Hezkuntzaren Nazioartekotzerako Zerbitzu Espainiarrak, SEPIEk, (Servicio Español para la Internacionalización de la Educación), Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministeriora atxikita dagoenak, Europar Batasuneko Erasmus+ programaren elkarte estrategikoen 2019ko deialdian hautatutako eskaerei buruzko Ebazpena argitaratu du azken egunetan.
Emandako laguntzek ( 31.164.097,72 € guztira) ahalbidetuko dute Espainian berrikuntzarako eta jardunbide egokien elkartrukaketarako lankidetza-jarduerak sustatzera bideratutako 168 proeiktu finantzatzea, zehazki Elkarte Estrategikoenak, hezkuntzaren eta prestakuntzaren esparruko Espainiako erakundeei lotuak.
Kopuru hau instituzioen artean banatzen da, hau da: zentro hezitzaileak, unibertsitateak, enpresak, fundazioak, merkataritza ganberak, etab., eta “Elkarte Estrategikoak” nomenklaturaren baitan biltzen da, Bruselak hartua programa honetarako. Horrekin finantzatzen dira neurriak bideratuak garapena, gardentasuna edo praktika berritzaileen txertaketa laguntzea eta lankidetzaren sustapeneko ekimen batuak aurrera eramatea, berdinen arteko ikasketa eta esperientzien elkartrukaketa eskala europarran.
Hauek dira 2019ko deialdiko zifra nagusiak: Goi Mailako alorrean berrikuntzaren garapeneko 31 proiektutarako laguntzak eman dira, guztira 8.273.519,00 €-ko zenbatekoa osatuz. Honek suposatzen du emandako aurrekontuaren % 52ko igoera eta diru-laguntza jaso duten proiektu kopuruen % 55eko igoera aurreko deialdiarekin alderatuz.
Hautatutako proiektuen norabidea Europar Batzordeko ikuspegia da, Goi Mailako Espazio Europar bat sortzeko 2025ean eta aktiboki lagunduko xede honetan eskala europarran modu jarraian ustiatuz berrikuntza ezberdinak kalitatearen hobekuntzarekin lotuak, curriculumen interkonexioena eta Goi Mailako Hezkunzen sistemekin, ikasleen ezagueren eta trebetasunen garrantziekin, testuinguru nazionalean bereziki lehentasun europarrak indartuz: inklusio soziala.
Proiektu hauek, gainera, produktu intelektualen garapena ahalbidetuko dute, material hezigarriak eta sarbide irekiko baliabideak direnak, talka botere handikoak erakundeetan eta Goi Mailako Hezkuntza europarren sistemetan.
Zifrak
Lanbide Heziketako sektorean 7.885.731,00 € eman dira 46 proiekturentzat, horietatik 34 kooperaziokoak direnak berrikuntzaren garapenerako, eta beste 12 praktika onen elkartrukaketarako, % 12ko igoera bat suposatzen duena esleitutako funtsentzat eta % 13ko igoera bat proiektu kopuruetan aurreko deialdiarekin alderatuta. Proiektu hauen onuradunak elkarte enpresarialak dira, merkataritza ganberak, zentro hezitzaileak, baita hezkuntzako sektore honetan garrantzitsuak diren beste erakunde batzuk.
Finantzatutako proiektuen artean aurkitzen dira irakaskuntzako metodologian teknologia berrien txertaketara bideratutako ekimenak eta berrikuntza teknologikoaren sustapena aplikatuta sektore eta prozesu desberdinetara, eta inklusio soziala ekoizpeneko eta sozioekonomiako sektore ezberdinetan, gazte enplegagarritasunaren garapena eta ondare kultural europarraren balio sozial eta hezitzailearen sustapena, energetikoki produktibo eta eraginkorrak diren ereduen sorkuntza, baita Lanbide Heziketa eta bere prestakuntzen hobekuntzara bideratutako proiektuak.
Eskola Heziketaren sektorean guztira 44 proiektu izan dira aukeratuak, zeinetara 7.892.247,00 € bideratu diren. 44 proiektu horietatik, 33 berrikuntzarako dira eta 11 praktika onen elkartrukerako. Proiektu hauen onuradunak dira unibertsitateak, administrazio publikoak, zentro hezitzaileak, baita sektore honetan garrantzitsuak diren beste erakunde batzuk.
Ekintza hauen emaitzen ondorioa izango da hezkuntzaren kalitatearen hobekuntza, aniztasuaren arretara eta inklusiora bideratutako neurrien hartzea, ondare kultural europarraren balio sozial eta hezitzailea, baita eskola uzte goiztiarra eta desabantailako egoerak. Aurten esleitutako 7.892.247,00 €-ek % 29ko igoera bat suposatzen dute emandako funtsetan eta % 22,2 proiektu kopuruetan aurreko deialdiarekin alderatuz.
Pertsona Adintsuen Hezkuntzaren sektorean guztira 7.112.600,72 € eman dira 47 proiekturentzat: 40 berrikuntzako proiektu eta praktika onen elkartrukaketarako 7.
Proiektu hauen helburu nagusia da pertsona adintsuen integrazioa hezkuntzako ekintzetan esparru kulturaniztun batean, kalitate altuko ikasketen aukeren eskaintzaren hobetzea, orientazioko estrategien garapena eta bere alfabetizaziorako gaitasunen hobetzea, konpetentzia matematikoa eta digitala.
Espainia eta bere apustua Erasmus+-en alde
Erasmus+ ikasketan zentratzen da (formala eta ez formala) EBko mugetatik harago, nazioartekotzeko bokazio garbi batekin, hirugarren herrialdetara irekiz, pertsonen hezkuntza eta heziketa gaitasunak hobetzeko helburuarekin, ikasle, irakasle eta hezitzaileen enplegagarritasunerako. Ekintza hauek hartzaile bezala dituzte ikasleak eta irakaslegoko, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonala, eta xede bezala dute:
- Ikasleen kasuan: heziketaren etekina hobetu, enplegagarritasuna hobetu, ikuspegi laboralak indartu eta garapen pertsonala eta partaidetza gizartean handitu.
- Langilegoaren kasuan: beren gaitasunak hobetu, beren trebetasunak handitu, horrela parta hartzen duten hezkuntza- eta heziketa-erakundeen modernizaziori bide egiteko, baita beste praktika, politika eta sistemen ezaguera handitu.
Datu guzti hauek erakusten dute, finean, zentro eta instituzio espainiarren interesa, heziketako sektore guztietakoak, Erasmus+ programan parte hartzeko, Espainia kokatuz programa honetako europar herrialde liderren artean.