20240110_105949

EU4Dual Ikasketa Dualen Europako Unibertsitatea da. Aliantza honek Europako goi mailako hezkuntzaren kalitatea eta lehiakortasuna areagotzea du helburu, mundu mailako erronkak konpontzeko prestakuntza duala erabiliz.

Aliantzak etorkizun jasangarriagoa eta gizartearen eta enpresen garapen arduratsuan nola lagundu jakiteko ezagutza sortzen du, 5.0 industria, zahartze osasuntsua eta ekonomia berdea bezalako gaietan adituak prestatzen.

EU4Dual-ek, halaber, unibertsitate dualak eskaintzen dituen programen gehiengoak gutxienez erakundeko bi kideren ikerketa, irakaskuntza edo praktiketako elementuak barne hartzen dituela bermatu nahi du. Era berean, mikro-kredentzialaren atari bateratua jarriko da martxan, erronka handiei lotutako etengabeko garapen profesionala eskainiko duena, helburu desberdinak lortzen laguntzen duten proiektuen ikerketa-ekosistema bateratu batekin batera. Azkenik, nazioz gaindiko lanean oinarritutako ikaskuntza programa bat sortzen ari da tokiko eta mundu mailako enpresen laguntzarekin.

Informazio gehiago: https://eu4dual.education/