Mundukideren Lasterketa Solidarioaren zortzigarren edizioa urriaren 22an jokatuko da Urkuluko urtegian, Aretxabaletan. Balio kooperatiboak partekatzen dituzten enpresa eta pertsonen arteko elkargune bikaina izateaz gain, Mundukideren Lasterketa Solidarioa aukera ona da naturaz eta kirolaz gozatzeko ere.
Era berean, aitzakia onena da Mundukideren kooperazio-programei babesa erakusteko, elkartasun unibertsala aldarrikatzeko gure gizartearen eraldatzearen sustapenarekin. Mundukidetik gonbidapena luzatu dute jada, eta lasterketa solidarioan izena emateko epea ere dagoeneko irekita dago. Hala, interesa duten guztiek www.mundukide.org webgunean dute aukera.
- Kooperatiben babesa
Beste behin, Mundukideren lasterketa solidarioak MONDRAGONeko kooperatiba ugariren babesa jasoko du. Besteak beste, Krean, Laboral Kutxa eta Fagor Elektronika babesle nagusi izango dira, Athlon-ekin batera. Era berean, beste zenbait enpresa eta instituziok ere babesa eskainiko diote antolakuntzari: Konfekoop, Arteaga, Komunonak, Columbus, Ausolan, 1990 diecinueve noventa, Aretxabaletako Udala, Debagoieneko mankomunitatea eta Adox Komunikazioa.
2023 Urriak 22
z Data: 2023 urriak 22.
z Non: Aretxabaletako Urkuluko urtegia.
z Iraupena: 10:00-14:00.
z Ibilbidea: 6,3 Km (desnibelik gabe).
z Prezioa: 10 ğ pertsonako (5 ğ ikasleak).
z Izen-ematearen itxiera: Urriak 17.
- Parte hartzeko izen-ematea zabalik
Ekitaldi solidarioa urriaren 22an izango da, igandea, Aretxabaletako (Gipuzkoa) Urkuluko urtegi zoragarrian, Pobrezia desagerrarazteko Nazioarteko Astearekin batera. Ekitaldiaren bidez bildutako dirua Afrikan eta Hego Amerikan egiten dituzten lankidetza-programetan inbertituko da.
Mundukide: “Asko poztuko gineteke etorriko baziña. Egun atsegina pasatuko dugu naturaz inguratuta eta besteengandik gure ekarpentxoa egiten. Interesa baduzu, eman pausoa eta zatoz zure lagun, lankide eta familiakoekin”.
- Modalitateak
z X3 Talde Lasterketa
– Kooperatiba bakoitzeko 3 pertsonako taldea.
– Kategoriak: Emakumezkoa / Mistoa / Gizonezkoa.
– Ibilbidea: 6.3 Km.
– Irteera: Goizeko 11:00etan.
z Martxa Nordikoa
– Publiko guztientzat.
– Ibilbidea: 6.3 Km.
– Irteera: Goizeko 10:30etan.
z Oinezkoa
– Publiko guztientzat.
– Ibilbidea: 6.3 Km.
– Irteera: Goizeko 10:30etan.
z Gazteen Lasterketa
– Irteera: Goizeko 10:00ean.
- Oharrak eta argibideak
z Izenematea: www.mundukide.org helbidean eta lasterketa egunean Otalora jauregiko aparkalekuan (Urkulun) eman ahal izango da Goizeko 9:00etatik 10: 30ak bitartean.
z Dortsal jasotzea: Otalora jauregiko aparkalekuan (Urkulun), goizeko 9:00etatik 10:30 bitartean.
z Ibilbidearen ezaugarriak: Nagusien modalitateetan egin beharreko distantzia 6.300 km.-takoa da eta desnibel gabekoa.
z Jan-edanak: Ibilbidearen erdialdean ura eskuratu ahal izango da eta helmugan fruta eta edariak izango dituzte partehartzaileek.
z Sariak:
– Modalitatea eta kategoria bakoitzeko lehenengoek jasoko dute saria.
– Lasterketaren babesleak emandako artikulu eta produktuak erabiliko dira sarietarako eta baita parte hartzen dutenen artean egiten den zozketarako ere.
z Epaileak: Arrasate Atletismo taldeko partaideak izango dira.
z Antolatzaileak: Mundukiderekin batera, Krean, Fagor Elektronika eta Athlon.
z Prezioa: 10 ğ.
z Haur eta gaztetxoek ez dute ordainduko.
- STOP Kamixeta
Urtero dortsalarekin batera banatu izan den kamiseta ekoiztu eta banatzeari utziko dio MSLko antolakuntzak. Ehungintzak eta hondakinek ingurumenean duten eragin kaltegarria saihesteko keinua da ekimena.
Une erabakigarria da klima-aldaketari aurre egiteko. Egunero, munduko hainbat tokitan, jasaten ari den aldaketa izugarriei buruzko mezuak bidaltzen dizkigu planetak, elikagaien ekoizpena mehatxatzen duten jarraibide meteorologiko aldakorretatik hasi, eta uholde katastrofikoen arriskua areagotzen duen itsas mailaren igoeraraino. Klima-aldaketaren ondorioek guztioi eragiten digute. Neurri gogorrik hartzen ez bada, askoz zailagoa eta garestiagoa izango da etorkizunean izango dituen ondorioetara egokitzea.
“Sor dezagun ekonomia bidezkoagoa, solidarioagoa, egungo krisialditik ateratzeaz gain, bizitzaz gainezka dagoen munduarekin duen loturaren zentzua itzuliko diguna”, dio Mundukidek.
- Mundukideren lankidetza-proiektuak
“Mozambikeko eta Etiopiako milaka nekazariri laborantzarako aukerak eskaintzen jarraituko dugu, elikadura-beharrak asetzeaz gain errenta sortzeko gaitasun handiagoa izan dezaten. Brasilen, Kolonbian eta Ekuadorren familien garapen sozioekonomikoa bultzatzeko helburuarekin, kooperatiben jarduna hobetzeko lanean jarraituko dugu, ekoizpenetik merkaturatzeraino, prozesuen optimizazioan erreferente diren pertsonei kudeaketari buruzko prestakuntza eskainiz. 2021eko ekitaldian, 100.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute Mundukideren laguntza, zure moduko bidelagunen laguntzari esker. Jarrai dezagun aurrera egiten”, diote erakundetik.
- Mundukide
Horrela azaltzen du Mundukidek bere lana: “Neurri handiagoan edo txikiagoan, “Lehen mundu” honetako kide garen guztiok jabetzen gara jaio garen lekuan jaio izanaren pribilegioaz. Eta kasu askotan kontzientzia horrek bultzatzen gaitu zorte hori izan ez dutenekiko elkartasunez jokatzera. Zalantzarik gabe, jarduteko modu asko daude. Banakakoak edo antolatuak. Naziokoak edo nazioartekoak. Larrialdikoa. Hainbat helbururekin: osasuna, hezkuntza, ingurumena… Haurrei, emakumeari edo errefuxiatuei laguntzeko. Baina, nolanahi ere, horiek guztiek elkartasuna dute banderatzat”.