Boluntariotza istorioen lehen lehiaketa. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak atsegin handiz aurkezten du boluntariotza anekdoten lehen lehiaketa, aukera paregabea baita gazte boluntario guztiek beren esperientzia zein istorio dibertigarri, hezigarri eta entretenigarriak partekatzeko. Hona hemen lehiaketa honetan parte hartzeko oinarriak:
- Lehiaketaren gaia:
Istorioek boluntariotza-esperientziekin eta pertsonen zein komunitatearen bizitzan duten eraginarekin lotuta egon behar dute.
Parte hartzeko baldintzak:
Parte-hartzaileak Bizkaiko egoiliarrak izan behar dira. Parte-hartzaileen adina 16 eta 30 urte bitartekoa izan behar da.
Sariak:
Sari banaketa BoluntariotzaFest-en egingo da, abenduaren 1ean, 20:00etan, Bilbon.
Hiru sari-kategoria egongo dira:
Istorio barregarriena: Asteburu-pasa Euskadin.
Anekdota hezigarriena: Asteburu-pasa Euskadin.
Ikusleen anekdota gogokoena (like bidez bozkatuko da Instagrameko @Gaztekontseilua kontuan): PortAventura parkeraro bi sarrera
Parte-hartzaile guztiek (boluntarioak izanez gero) doako sarrera bat lortu ahal izango dute BoluntariotzaFest-erako.
Anekdotak bidaltzeko epea 2023ko azaroaren 6tik 2023ko azaroaren 20ra bitartekoa izango da.
Anekdotak bideo labur baten bitartez edo idatziz bidal daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak anekdota bakarra bidal dezake. Idatziz bidaltzekotan, PDF formatuan, Arial tipografiarekin, 12 tamainakoa. Gutxienez 50 hitz eta gehienez 200 hitz izan behar ditu. Bideoz bidaltzekotan, minutu bateko iraupena izan behar du gehienez. Formatua, “MP4”.
Anekdotak izenburu bat izan behar du, bideoaren edo testuaren hasieran aurkeztuko dena. Euskaraz zein gaztelaniaz idatzita egon daiteke. Euskaraz egitera anima zaitez!
- Konfidentzialtasuna: Anekdotetan aipatutako pertsonen anonimotasuna errespetatu behar da.
- Anekdota bidaltzea:
Anekdotak posta elektronikoz bidali beharko dira hezkuntza@egk.eus helbidera “Anekdota Txapelketa – IzenAbizenak” gaiarekin. PDF dokumentua edo MP4 bideoa korreora bidali eta izen-emate galdetegia bete behar da. Eskuratzeko sakatu hemen.
- Anekdoten epaimahaia eta bozketa:
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko talde teknikoak osatuko du epaimahaia.
Epaimahaiak publikoaren gogokoenak izateko aukera izango duten 10 pasadizo onenak aukeratuko ditu. “Publikoaren gogokoena” kategoriaren bozketa like bidez egingo da Instagramen nabarmendutako storien bidez, @gaztekontseilua kontuan. Anekdota “barregarria eta hezigarriaren” irabazleak epaimahaiak erabakiko ditu.
- Bozketa 2023ko azaroaren 22an hasiko da, 11:00etan, eta azaroaren 29an amaituko da, 11:00etan.
Epaimahaiaren erabakia erantzunezina izango da eta epaimahaiak ebatziko du oinarrietan agertzen ez den edozein gorabehera. Ez dira onartuko ezarritako aurkezpen beharkizuna (formatua eta entregatzeko modua) betetzen ez dituzten anekdotak. Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar.
Parte hatzen baldin baduzu derrigorrezkoa da izen-emate formularioa eta datu babesaren politika dokumentuak betetzea.
Informazio gehiago jakin nahi baldin bauduz deitu 688737133 / 944436143 telefonoetara edo idatzi hezkuntza@egk.eus emailera.