Hezkuntza Departamentuak joan den martxoaren 26an aurkeztu zuen 2021-2022 ikasturterako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloen eskaintza: 24 talde gehiago izango dira eta 5.525 ikasle berri izango ditu lehen mailan (%17 gehiago), eskainiko diren 139 titulaziotan. Eskaintzak 990 plaza gehiago ditu, honela banatuta: Erdi Mailako 12 ziklo berri (hamar aurrez aurre eta bi online), Goi Mailako sei ziklo elebidun, Goi Mailako Gradu bat eskaintza modularrean, bost espezializazio ikastaro eta LH Bereziko bi unitate Berako Toki Ona BHIn eta Azkoiengo Ribera del Arga BHIn.
Lanbide Heziketako ikasketetan sartzeko inskripzioek jarraituko duten egutegia honakoa da: maiatzaren 10etik 21era Lanbide Heziketa Bereziko zikloetarako; maiatzaren 17tik 26ra Erdi Mailako, Goi Mailako zikloetarako eta Espezializazio ikastaroetarako; ekainaren 2tik 11ra Oinarrizko Lanbide Heziketarako eta Erregimen Bereziko Kirol Heziketetarako eta ekainaren 22tik 29ta online Lanbide Heziketarako.
Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak eta Tomás Rodríguez Garraza Lanbide Heziketako zuzendari orokorrak, eskaintza aurkeztu zuten, zeinetan Gimeno kontseilariak azpimarratu zuen, “aurrekaririk gabeko hazkundea dakarrela zikloen kopuruan eta ziklo berrien ezarpenean, hala nola familia profesionaletan eta formatu mota ezberdinetan (modularra, elebiduna eta gradu ondoko programak). Gainera, eskaintza hau orekatua da lurralde mailan eta inklusioaren aldeko apustu garrantzitsua egiten du, bereziki Iruñako eremuaz haratago Erdi Mailaren hazkundean eginiko esfortzuaren bitartez”.
Espezialitateak eta hizkuntzak
Eskaintza 2017-2020 Estrategia Planak markatutako ildo beretik doa, Europar Batasunaren eta 2030 Europako Agendaren jarraibideak lagun, eta hurrengo Estrategia Plan baterako bidea markatzen du. Horregatik, “apustua itzela” da eraldaketa digitalean, ingelesezko zikloetako eskaintzan eta lehen aldiz gradu ondokoak ezartzen dira Lanbide Heziketan, espezializazio ikastaroen bitartez, titulazio berritzaileen eskutik, esaterako: gauzen Internet, fabrikazio gehigarria, zibersegurtasuna, big data edo zelulen hazkuntza. Prestakuntza espezializatu hau lanbide heziketako goi mailako tituludun pertsonengana zuzenduta dago.
Foru Komunitateak bat egiten du LHko ikasketetan ingelesa txertatzeko ekimenarekin, Europar Batasuneko herrialdeen eredua jarraituz. Heziketa modalitate berri honek dagozkion heziketa zikloetako oinarrizko ikasgaien ikaskuntza babestuko du, aldi berean ekoizpen sektoreen eskariari erantzunez, LH-ko tituludunen hizkuntzak ikasteko beharra kontuan hartuta. Eskaintza elebidun berriarekin eta jada existitzen diren zenbait zikloren eraldaketarekin, 360 ikasle baino gehiago izango dira bere prestakuntza partzialki ingelesez garatu ahal izango dutenak.
Eskaintzaren aurkezpenean zehar, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak azpimarratu zuen “orain arteko LH-ko heziketa zikloen eskaintzarik onena” dela eta erantsi du “berritzailea, indartsua, orekatua, inklusiboa denez, eraldaketa digitalerako tratamendu berezia dakarrela”. Gimeno kontseilariak zehazki bi ziklo elebidun aipatu zituen hizkuntzen eta atzerriko egonaldien errefor-tzuarekin eta espezializazio zikloen eskaintza berria nabarmendu du, LH-ko masterrak barne hartzen dituena.
Gainera, gogorarazi zuen datorren 2021-2022 ikasturtean zehar Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioarekin lankidetzan, Nafarroako sarearen Lanbide Heziketako zentroetan ezarriko dituela guztira teknologia aplikatuaren 6 ikasgela eta ekintzailetzaren 9 ikasgela, zein 22 eta36 bihurtuko diren, hurrenez hurren, 2024. urterako. Teknologia aplikatuaren ikasgelak (ATECA) LH-ko zentro guztietan eta bakoitzean banatuko dira eta ekintzailetza ikasgelak (EI) berriz, familia profesionalen arabera antolatuko dira.
Aipamen berezia egin zuen Gimeno kontseilariak 2+3 Talentu Planerako zeinetan, lehenengo aldiz, Administrazioa eta Finantzetako Goi Mailako zikloko ikasleek hiru urteren buruan eskuratuko duten unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua. Eta izaera orokorrarekin, unibertsitateekin elkarlanean ari da unibertsitateko ikasketetan erantsi dadin lanbide heziketako ikasketetako kredituen onarpena.
Bere aldetik, Tomás Rodríguez Garraza LH-ko zuzendari orokorrak azpimarratu egin zituen “eraldaketa digitalaren garrantzia, espezializazio ikastaroen ezaugarri berritzaile eta indartsuak, eskaintza elebidunak eta erdi mailako zikloetako eskaintzaren hedapena”. Eta horrez gain esan zuen, “hedapen honekin erantzuna eman nahi zaiola herritarren lanbide heziketarekiko pertzepzioari zein aukera garrantzitsu modura finkatzen ari den Nafarroako gazteen heziketa ibilbidean”.