Europar Batzordeak hiru fasetan eman beharreko trantsizio bat burutzeko irizpideak onartu zituen, Covid-19aren pandemiak eragindako larrialdiko egoera ondoren. Plana gidalerro multzo batez lagundua iritsi zen —mugako kontrolen altxaketarako, garraiorako, turismorako eta kontsumitzailearen babeserako—, irteera ordenatu bat bermatu nahi zutenak, baita neurri nazionalen ihesaldia ekidin, gaixotasun hilgarriaren piztearekin gertatu zena.
Batzordearen dokumentuak ibilbide-orria finkatzen zuen aurrera egiteko mugimenduko murrizketa orokorreko aparteko neurrien egoeratik, 0 fasea bezala ezagutua, EB barneko mugen kontrol eta mugaketen altxaketara arte, 2 fasea bezala bataiatua.
Bi mutur horien artean, herrialdeek pasa beharko lukete, bakoitza bere erritmoan, 1 fasetik, agian irrika gehien sortu duena konfinamendu lokal edo nazionalera behartuak izan diren hiritarren aldetik, baina agian baita apurkorrena ere, kutsaduren kopuruan gorakada bat izateko arriskuagatik. Fase hori izango litzateke, Batzordearen planaren arabera, baimenduko zuena salbatzea, gutxienez parte batean, hurbil den udako garai turistikoa.
“Bidaietara eta mugen kontroletara zuzendutako murrizketak gradualki kendu behar dira EB guztian, eboluzio epidemiologikoak bere oraingo joera baikorra mantentzen badu”, adierazten zuen Batzordeko dokumentuak bere 1 faseari buruzko atalean. Fase honetan sartzeko giltza izango litzateke, Bruselasen arabera, “kutsadura-maila nahiko baxua lortzea”.
Fase batetik besterako pausoa herrialde bakoitzaren ebaluazioaren menpe egongo litzateke. Baina testuak, mugimendu askatasunaren berrezarkuntza gradual eta koordinatu bati buruzko komunikazioak, eskatzen zuen “koordinazioa handitzea” trantsizio prozesuan zehar, ekiditeko, besteak beste, nahasketa sortzea hiritarren artean eta beren mesfidantza elikatzea.
Batzordearen aburuz, fase beran aurkitzen diren Estatuen arteko mugikortasuna mugugabea izan beharko litzateke, beti ere ipintzen badira segurtasuneko protokoloak garraioetan, alokatzeko autoetan, olgetarako ontzietan, edozein motatako ostatuetan, ikuskizunetan, erakusketetan, eta abar.
Bruselak uste zuen 1 faseak, ia Estatu guztiak zuzentzen ari ziren horrek, erraztu behar zituela gutxienez bidaia guztiak arrazoi profesionalengatik, baita pertsolalengatik ere, unitate familiar bereko kideak Estatu ezberdinetan banatuak zeudenean. Baina funtsezko helburua ondorengoa da: “Estatu kideak birusaren zirkulazioa murriztea lortzen duten neurrian, ordezka daitezela murrizketa orokortuak beste neurri zehatzago batzuengatik”.
Fase batetik bestera igarotzeko eta gradualki edo behin-betiko mugen kontrolen altxatzeko irizipideek barne zuten egoera epidemiologikoaren ebaluazioa Estatu kide bakoitzean; euste neurriak jartzeko beharra, barne urruntze fisikoa eta proportzionaltasuna, “hau da”, dio testuak, “murrizketa orokortu bat mantentzeko onuren eta (neurri horren) iritzi sozial eta ekonomikoen arteko onuren konparaketa, barne mugaz bestaldeko lan-mugikortasuna eta merkataritza”.
Bruselak, dena den, hau ohartarazten zuen: “Neurri batzuk mantentzeko beharrak jarraituko du, barne urruntze fisikoa eta antolatzailekoa (laborala)”. Batzordeak aholkatzen zuen eman zitezela hiritarrei baliabideak beren babesa indartzea baimentzeko. Horretaz aparte, informazio argi eta koherentea erraz zitzaiela urruntze fisikoari buruz iristen zeneko Estatu kide horretan. Bruselaren ustez, datu horiek SMS bidez bidal litezke erabiltzaile bakoitzak muga bat iragaten duen bakoitzean.
Udaldia salbatu
“Kudeaketa zuzen, ziur eta koordinatu batekin, datozen hilabeteek ahalbidetu lezakete europarrek merezitako deskantsu bat izateko aukera, lasaitasuna eta aire freskua, eta beren lagun eta senideekin berriz elkartzea, bai euren herrialdeetan edo mugak iraganez”, adierazten zuen Batzordeak bigarren komunikazio batean, oraingo honetan turismoa eta garraioa hizpide zituena. Baina helburua, aitortzen zuen erakundeak, ez da bakarrik udaldia erraztea, baizik eta arriskuan dagoen industria bat salbatzea ere.
Komunikazioak eta alboan zituen irizpideek “esparru koordinatu bat” ezartzen saiatzen ziren, “Europari deskantsuaz etekin ateratzea baimentzen diona eta, batez ere, saio turistikoa salbatzea”, zioen dokumentuak. Bruselak gogorarazten zuen ekintzaren erorketak sektorean mundu mailan bilioi euroa gaindi zezakeela, Turismoaren Mundu Erakundearen datuen arabera, merkatu handienetako bat dena eta min gehien jasan duenen artean dagoena. “Eta hurrengo hilabeteak erabakigarriak dira: EBko hiritarrek batez beste 385 milioi bidai egiten dituzte udako denboraldian (ekaina-abuztua) eta 190.000 milioi euro gastatzen dituzte”, zehazten zuen Batzordeak.
Komunitate-erakundea ziur zegoen sektore turistikoak bere denboraldi altuko parte bat salba zezakeelaz. Eta aholkatzen zuen Estatuek bidaiarien sarrera eta irteera baimentzea, fase epidemiologiko beratik zetozen edo hara zihoazenenak hain zuzen ere. “Kontrolen altxaketa ez da bakarrik mugatu behar Estatu bizilagunen hurbiltasun geografikora”, azpimarratzen zuen Batzordeak. Bruselak herrialdeen arteko aire konexioak berrezartzearen alde zegoen, muga fisikorik gabe, beti ere trantsizioko fase beran aurkitzen badira.