Honako hauek dira ezaugarri eta berritasun nagusiak, hezkuntza etapa bakoitzeko:
- Haur Hezkuntza
- Umearen garapen pertsonala eta ongizate pertsonala bermatuko ditu etapa osoan zehar, ekitate eta inklusio printzipioak ere bermatuz.
- Naturarekiko harremana sendotuko da, ingurunearekiko harremanak ugarituz.
- Haurra harmonia haziko den hezkuntza ereduaren alde egiten du, ingurunea deskubrituz, gozatuz eta esploratuz; errealitatea komunikatuz eta irudikatuz.
- Lehen Hezkuntza
- Arreta jartzen du Lehen Hezkuntzatik DBHrako trantsizioa zaintzean: antolaketa neurriak eta neurri pedagogiko berriak.
- Eremuetan oinarritutako sistemarantz joatea proposatzen da, pixkanaka. Honela, arloen arteko diziplinartekotasuna eta jakintzen ikuspegi globala bultzatzen da, etapa osoan.
- Balio zibikoak eta etikoak, 6. mailan. DBHko lehen mailan jarraipen zuzena izango du, ikasgai hau bera emango baita.
- “Natura, gizarte eta kultura-ingurunea ezagutzea” ikasgaia sortuko da, Natur Zientziak eta Gizarte Zientziak uztartuta.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
- Lehen Hezkuntzatik DBHrako trantsizioa zainduko da, horretarako antolaketa neurriak eta neurri pedagogikoak bideratuta.
- Lehen Hezkuntzan legez, eremuetan oinarritutako sistemarako bidea egitea proposatzen da, DBHko lehen bi mailetarako.
- Balio zibikoak eta etikoak ikasgaia DBHko lehen mailan (Lehen Hezkuntzako 6. mailan egindako lanaren jarraipena).
- eta 2. mailetan Natur zientziak ikasgaia emango da (Biologia, Geologia, Fisika eta Kimika hartzen ditu).
- Teknologia eta digitalizazioa ikasgaia, DBHko 2. eta 3. mailetan. Ikasgai gau lehen eta 4. mailetan eskainiko diren aukerako ikasgaiekin osatuko da.
- Aukerako ikasgaien eskaintza zabala maila guztietan: Atzerriko bigarren hizkuntza; Garapen pertsonal eta sozialari aplikatutako Filosofia (4. mailan); Digitalizazioa; Teknologia; Kultura zientifikoa; Osasun fisikoa eta emozionala…
- Batxilergoa
- Batxilergoko 4 modalitate: Zientzia eta Teknologia; Giza eta Gizarte Zientziak; Orokorra; Arteak (Arte Plastikoak; Musika / Arte Eszenikoak).
- Batxilergoko modalitate guztiek ikasgai komun batzuk dituzte:
- Lehen mailan: Soin Hezkuntza; Filosofia; Gaztelania; Euskara; Atzerriko Hizkuntza; Tutoretza.
- Bigarren mailan: Filosofiaren Historia; Espainiako Historia; Gaztelania eta Espainiako Literatura; Euskara eta Euskal Literatura; Atzerriko hizkuntza; Tutoretza.
- Batxilergoko modalitate bakoitzak halaber bere ikasgai propioak edo modalitateko ikasgaiak ditu.
- Batxilergoak, gainera, aukerako ikasgaien eskaintza zabala du, besteak beste: Atzerriko bigarren hizkuntza; Euskal Herriko Historia; Anatomia aplikatua; Argazkilaritza; Pintura; Laborategiko teknikak; Antropologia soziala; Atzerriko hizkuntzan ahozko komunikazioa… beste hainbaten artean. Honela, ikasleei euren interesekin bat datorren ibilbide akademikoa taxutzeko aukera ematen zaie.