Ekintzailetzaren 2020ko Gaztenpresa (Laboral Kutxa) – MBAe3 sariaren banaketa

gazten

Abenduaren 16an jakinaraziko da zein diren Gaztenpresa (Laboral Kutxa)-MBAe3 2020 saria irabazi duten ekintzailetza proiektuak. Sari horrekin UPV/EHUren Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterreko ikasleen talentu ekintzailea saritu nahi da, negozio bideragarriak, originalak eta testuinguruari egokitutakoak garatu dituztenak. Horrek ekintzailetza ahalegin handia eskatu die MBAe3 sariaren V. edizioan parte hartu dutenei.

Zuzenean sarean jarraitu ahalko den ekitaldian alor akademiko eta instituzionaleko pertsonek hartuko dute parte, hala nola hauek:

  • Inma Ramos, Gaztenpresako (Laboral Kutxa) zuzendaria
  • Iñaki Periañez, UPV/EHUko Kalitate eta Ikasketa Berrikuntza, Ekintzailetza eta Enplegagarritasuneko dekanorde
  • Itziar Zubizarreta, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enpresa Sustapen Zerbitzuaren burua

    Gaztenpresa-MBAe saria Gaztenpresak (Laboral Kutxa), UPV/EHUko Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterrarekin (MBAe3) lankidetzan, kultura ekintzailea sustatzeko asmoz egiten dituen ekintzen planaren barruan sartzen da. 2018an sortu zenetik, sariak proiektu ekintzaile onenak saritzen ditu, arreta berezia jarriz merkaturatze prozesuan daudenei. Hori da Sara Mauleónen (Shyncrica enpresaren zuzendari exekutiboa) kasua, zeinak Gaztenpresa-MBAe3 sariaren IV. edizioa irabazi zuen; aurten sari banaketan hartuko du parte.

Sariak eta laguntza programa

Saria 3.000 eurokoa da guztira. Epaimahaiak saria proiektu bat baino gehiagoren artean banatzeko eskubidea du, baita accesitak esleitzekoa ere. Gainera, proiektu irabazleek Gaztenpresaren (Laboral Kutxa) aholkularitza eta bestelako zerbitzuak erabili ahalko dituzte.

Sari banaketa

Noiz: 2020ko abenduaren 16an, 16:00etan.
Ekitaldia sarean jarraitu ahal izango da https://eu.bbcollab.com/guest/afa69fe67d1a4b9ab6098f18b3ea9d4c