HETELek batxiler eta Lanbide Heziketako ikasgeletan zibersegurtasuna lantzeko materialak zabalduko ditu online jardunaldi batean

Cyvet azkena

COVID-19ak gure ohitura asko aldatu ditu eta trantsizio digitala deritzona bizkortu du, askotan, martxa behartuan. Egoera honetan, zibersegurtasuna gaitasun digitalen esparruko oinarrizko gaitasunetako bat da, eta, hala ere, orain arte gutxi landu da ikastetxeetan.

Errealitate honetaz jabetuta, HETELek, Euskadiko Abantean Lanbide Heziketako ikastetxeen elkarteak “Zibersegurtasuna. Bizitza pertsonalerako eta profesionalerako funtsezko konpetentzia” online jardunaldia antolatu du. Ekitaldi honen helburua hezkuntza- komunitate osoari zibersegurtasuna geletan lantzeko prestakuntza-materialak zabaltzea da. Ekitaldia ostiral honetan, azaroaren 20an, izango da, 9:30etatik 10:30etara eta online jarraitu ahal izango da. Horretarako https://labur.eus/Fgfbb helbidean izena eman beharko da.

Digitalizazioak gure gizartearentzat dakartzan aldaketak aukera iturri dira, baina aldi berean informazioaren segurtasunerako eta gure pribatutasunerako mehatxu ere bai, eta mehatxu horiei aurre egiteko prest dauden pertsonak eskatzen ditu” azaldu du Julen Elgetak HETELen lehendakariak. Jardunaldian online partekatuko dira material didaktikoen adibideak – lau zailtasun-mailatan sailkatuta -, zibersegurtasuna zeharkako gaitasun gisa lantzeko, heziketa zikloetan zein beste hezkuntza-maila batzuetan. Izan ere, sare sozialen eta aplikazio mugikorren gorakadarekin, partekatzen den informazioaren eta datu pertsonalen segurtasunak, gero eta sarriago aurre egin behar diote gerta daitezkeen erasoei.

Adibide praktikoetan oinarritutako materialak batxilergoko eta Lanbide Heziketako hainbat heziketa ziklotako ikasle eta irakasleekin probatu dira (arte eszenikoak, robotika, elektrizitatea, administrazioa eta finantzak,…). Parte hartzaileek bat egin dute material horien erabiltzeko erraztasuna, zibersegurtasuneko gaitasunak hobetzeko erabilgarritasuna eta informazioaren segurtasunari buruzko kontzientziazioa sortzeko duten gaitasuna azpimarratzean.  Hau dela eta, material hauek gainerako hezkuntza- komunitatearekin partekatu nahi dituzte.

Jardunaldia batxilergoko, Lanbide Heziketako eta DBHko irakasleei zuzenduta dago, baina baita ikasleei eta gai honetan interesa duten enpresa edo pertsonei ere.

Europar proiektua

Dibulgazio- jardunaldi hau CyVETsecurity proiektuaren esparruan kokatzen da. Duela bi urtetik abian den eta Erasmus+ programak diruz laguntzen duen proiektu honen buru da HETEL. Jardunaldian, proiektuko kideek, Ipar Irlandako, Eskoziako, Holandako, Finlandiako eta Estoniako ikastetxeak, Maristak Durango eta Egibideko HETELeko Euskadiko ikastetxeekin batera sortu eta frogatutako materialak aurkeztuko dira.

Basque Industry 4.0. estrategiaren esparruan enpresek eta Eusko Jaurlaritzak dituzten lehentasunekin bat datorren proiektua da. Europako agendan ere lehentasunezko gaia da; izan ere, “Trebetasun eskasia hackeatzea” txostenaren arabera, zibersegurtasunaren alorreko miloi bat eta bi milioi lanpostu artean daude mundu osoan bete gabe. Horietatik, Digitalizaziorako Espainiako Elkartearen arabera, gaur egun, Espainian 10.000 lanpostu, gutxienez, bete gabe daude kualifikazio teknologikorik ez dagoelako.

CyVETsecurity proiektua 2018ko azaroan garatzen hasi zen, eta mundu digitalaren arriskuei buruzko kontzientziazioa areagotzea eta lanbide-profil guztietako informazioa eta datuak babesteko beharrari  erantzun nahi dio. Horretarako, Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleei zuzendutako materialak garatu ditu, aldi berean beste hezkuntza-maila batzuetan erabilgarriak direnak, etxeetan digitalizazio mailak gora egin duelako (sare sozialen erabilera, online prestakuntza,…).

Helburua Europa seguruago bat lortzen laguntzea da, zibersegurtasuna hezkuntza-maila eta lanbide-arlo guztietako ikasleen zeharkako gaitasunen artean barne hartuz.

HETELeri buruz

HETEL konprometituak, solidarioak eta berritzaileak diren Euskadiko Lanbide Heziketako 26 abantean ikastetxek osaturiko elkartea da. Guztira 10.000 ikasle baino gehiago ditu, eta bere misioa Euskadiko Lanbide Heziketa hobetzea, prestigioa ematea eta buru izatea da. Horretarako, kalitateko zerbitzu publikoa eskaintzen die ikasleei, enpresei eta, oro har, euskal gizarteari, herrialde-ikuspegi batetik eta nazioarteko begiradarekin.