Lanbide Heziketa, lan-merkatutik pauso batera

fp-04-B

Duela asko Lanbide Heziketak utzi zion hezkuntza-sistema ahatetxo itsusia izateari: guztiz kontrakoa, jarraitzaileak irabazten ditu. Euskadiko Lanbide Heziketako matrikulazio-kopurua ikasleak irabazten joan da azken urteetan zehar. Horrela, EUSTATek erraztutako datuen arabera, 2017-2018 ikasturtean, guztira, 14.520 ikasle zeuden Lanbide Heziketako Erdi Mailako graduak ikasten eta 21.505 Goi Mailakoak.

Hazkunde honen arrazoietako bat izan daiteke euskal LHak eskaintzen duen lan-sartze gradua. Lanbidek 2013 amaieran igorritako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko LHko ikasleen lanpostutasa % 70aren inguruan dago. Espero zen bezala, krisialdiak modu ezkorrean eragin du lan-sartzean, izan ere duela 5 urte tasa hori % 100ean kokatzen zen.

Lanbide Heziketa lan-okupazioekin eta lan-merkatuarekin harreman gehiago duen ikasketa multzo bat da eta gaur egun pertsonaren bizitza-aktiboko prozesu bat bezala ulertzen da, ulertuz Lanbide Heziketa bai “heziketa arautua”, eskola-adineko gazteena, baita “lanerako heziketa” bezala ere, aktiboan dauden langileei zuzendua edo “konpetentziaren aitorpen” profesionala. Lanbide Heziketak 170 titulu inguru eskaintzen ditu, bideratuak pertsonek konpetentzia profesionalak lortzera eta lanpostu gaituak lor dezatela. Titulu ezberdinak familia profesionaletan biltzen dira eta “modulu” bezala deitutako ikasgaiek osatzen dute, eduki teoriko eta praktikoekin, enpresa batean praktiketako aldi bat barne dela.

Zer eskaintzen du LHk?

Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzak horrela ordenatzen dira:

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak.
  • Gradu ertaineko ziklo hezigarriak.
  • Goi mailako ziklo hezigarri.

Funtsean, Lanbide Heziketak ikaslegoa prestatzen du modu gaituan aukeratzen duen lanbidean lan egin ahal dezan.

Arau orokorrean, ikasketa hauen iraupena 200 ordu ingurukoa da, horietatik % 25 lan zentroetan egiten direnak, praktika profesionalak bezala. Kasu batzuetan, ikasketen familiaren arabera, iraupena 1400 edo 1700 ordukoa izan liteke.

Irakaskuntzak gainditzen dituzten ikasleak dagokion lanbidean Teknikariaren titulua jasotzen du, lan-merkaturako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako sarbidea ematen diona, sarbide-proba baten bidez, baita Batxilergoko beste edozein modalitatera ere.

Gainera, Lanbide Heziketak, Ikasketa Jarraitua Programaren bidez, Europar Batasunako beste herrialde batetako guztizko diru-laguntzak jasotzen dituen enpresa batean praktikak egiteko aukera eskaintzen du Erasmus+ programaren bidez.

LHk, UrratsBat eta Ikasenpresa programen bidez, laguntza ematen die ere proiektu enpresarial bat abian ipintzera ausartzen diren ekintzaileei.

Oinarrizko Lanbide Heziketa

LOMCErekin Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloak sortzen dira hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren barne, ikaleen iraunkortasuna errazteko hezkuntza sisteman eta beren garapen pertsonal eta profesionalean aukera gehiago eskaintzeko.

Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikaskuntzen parte dira eta

profil profesional bati erantzuten diote. Halaber, iraupen aldakorreko modulu profesionaletako ziklo hezigarrietan ordenatzen dira.

Profil profesional bakoitzak ditu gutxienez Prestakuntza Profesionaletako Katalogoaren 1. prestakuntza profesional osoko konpetentzia unitateak.

Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek heziketa jaso duten lanbideari dagokion Oinarrizko Titulu Profesionala jasoko dute.

Oinarrizko Titulu Profesional honek baimentzen du hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako gradu ertaineko ziklo hezigarrietan sartzea. Eztabaida dago ere titulazio honek, automatikoki, Bigarren Hezkuntzako titulua suposatu behar duenari buruz.

Ziklo hezigarriak

Ziklo hezigarriak moduluetan (materiak) banatuta dauden ikasketak dira. Ikasketa hauek baimena ematen dute titulazio bat lortzea eta balio profesional bat daukate, izan ere bere edukia ezartzen da lan-munduaren beharrekin ados.

Moduluek ordu-iraupen jakin bat dute, zikloaren arabera, eta zentro hezigarrian ematen dira, Lan-Zentroan Hezkuntza izenarekin ezagutua dena izan ezik (Formación en Centro de Trabajo, FCT), derrigorrezkoa dena ziklo guztietan eta enpresan ematen dena. Normalki, Ziklo Hezigarriko azken hilabeteak enpresa batean praktikak egiten ematen dira, baita atzerrian eman daitezke ere Ikasketa Iraunkorreko Programaren bidez (Programa de Aprendizaje Permanente, Leonardo da Vinci, Erasmus).

Ziklo Hezigarrien iraupena aldakorra da: ikasturte akademiko edo hiruhileko batetik bi ikasturtetara (gehienak direnak).

Ikasleak bi mailatako Ziklo Hezigarrien artean aukera dezake: Gradu Ertaineko Lanbide Heziketako Ziklo Hezigarriak eta Goi Mailako Lanbide Hezikateko Ziklo Hezigarriak.

Gradu ertaineko Lanbide Heziketako ziklo hezigarriak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ondorengoa bezala aintzat hartua da. Gradu Ertaineko Ziklo Hezigarri bat gainditu eta gero ikasi den Ziklo Hezigarriko teknikariaren titulua jasotzen da.

Bere aldetik, Goi Mailako Lanbide Heziketako ziklo hezigarriak goi mailako ikasketatzat hartuak dira. Mota honetako ikasketekin ikasi den Ziklo Hezigarriko Goi Mailako Teknikariaren titulua lor daiteke.

Ziklo Hezigarri batean sartzeko bi bide daude: sarbide zuzena eta proba baten bidez.

Sarbide zuzenak esan nahi du DBHko ikasketak edo baliokideak gaindituta dituenak plaza bat eska dezakeela Gradu Ertaineko Ziklo Hezigarri batean, eta Batxilergoa edo baliokidea gainditua dituenak plaza eska dezake Goi Mailako Ziklo Hezigarri batean.

Matrikulatu baino lehen plaza eskatu behar da, eta eskatzaile gehiago baldin badaude plaza baino, Gradu Ertainean matrikulatzeko lehentasuna dute DBHn nota hoberenak dituztenak; eta Goi Mailako Graduetan ziklo bakoitzerako lehentasuna ematen duten Batxilergoko modalitate edo ikasgaia egin dutenak, eta eskatzaile gehiago baldin badaude plaza baino, Batxilergoko nota onena.

Matrikulako ohiko aldia pasa eta gero, nota, ikasgai, Batxilergoko modalitate edo beste motatako lehentasuna desagertzen da eta edonork lor dezake maila berean libre geratzen den plazetako bat.

Proba bidezko sorbidea gordetzen da lehen aipatutako ikasketak gainditu ez dituzten ikasleentzat. Proba eta hori egiteko baldintzak desberdinak dira Gradu Ertaineko edo Goi Mailako Ziklo batetan sartu nahi denaren arabera.

LH Duala

Alternantzia Erregimeneko LH Dualeko programa zuzentzen da 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiagoko ikasleak dituzten zentro publiko eta pribatuetara. Ikasle horiek Lanbide Heziketako ziklo hezigarri batean matrikulatuta egon behar dira, aukera ematen diena beren ikasketak jarraitzea zentroa eta enpresa baten arteko alternantzia erregimen batean.

Alternantzia Erregimeneko Lanbide Heziketa Duala heziketa-zentroen eta enpresen arteko elkarpartaidetzaren bitartez garatzen da, enpresek heziketa-zentroei ondorengo aukerak erraztuz: espazioak, instalakuntzak edo modulu profesional edo modu hezigarri jakin batzuk guztiz edo partzialki emateko gai diren adituak. Heziketa zentroan ekintza hezigarria dagokion arautegian finkatutako espezialitate edo titulazioetako irakaslegoak ematen du.

Ikaslegoak enpresan egiten duen lana modu estuan erlazionatuta egon behar da ziklo hezigarriaren eta programatutako espezializazioen profil profesionalarekin. Modu horretan, ekoizpenaren emaitzaz gain, enpresan egindako lan horiek ikasketa ahalbidetzen dute eta finean, tituluari atxikitutako konpetentziak ere, espezializazioarenak eta beste batzuk ere, alegia izaera pertsonal eta sozialekoak.

Zentroan garatutako heziketaren iraupenak errespetatu beharko ditu, gutxienez, Dekretu Errealean dagokion tituluaren sorkuntzan modulu bakoitzari esleitutako orduak eta ezingo du gainditu Dekretuan, non EAEko curriculuma ezartzen den, modulu bakoitzerako finkatutako ordu kopurua.

Alternantzia Erregimeneko Heziketa Dualeko Programak heziketa eta ikasketaren arteko kontratuaren modalitatean oinarrituta egongo dira.