Mondragon Unibertsitateak prestakuntza dualean duen ibilbidea 1966an hasi zen. Orduan, Goi Eskola Politeknikoak ALECOP kooperatiba sortu zuen, gaur egun Mondragon Unibertsitatea osatzen duten zentroetako ikasleek osatua nagusiki. ALECOP kooperatiban, ikasketak eta lana txandakatu dira 50 urtean, eta, denbora horretan lortutako esperientziari esker, Mondragon Unibertsitateak Euskadin eta Espainian aitzindaria den prestakuntza-eredu bat gar tu du. Eredu hori Euskadiko beste zentro eta eskualde batzuetara hedatu da.
2016-2017 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateak “Mondragon Unibertsitateko prestakuntza dualaren esparrua” proiektu estrategikoa jarri zuen martxan. Haren bidez, unibertsitate-prestakuntza duala indartzeko, zabaltzeko eta beste ezagutza-arlo batzuetara hedatzeko oinarriak finkatu nahi ditu. Helburu horrekin, Mondragon Unibertsitatea unibertsitate-prestakuntza dualaren arloko erreferentziazko unibertsitatea izatea lortu nahi da, bai modalitate dualeko tituluen eta ezagutza-arloen kopuruan, bai modalitate horretan parte hartzen duten ikasleen kopuruan.
Guztira, graduko ikasleen artean % 7,6 eredu dualean ari da, eta unibertsitatemasterretan, berriz, ikasleen % 28k aukeratu du eredu duala
Mondragon Unibertsitateak orientazio praktikoa du, eta, beraz, harremanetan dago etengabe lan-munduarekin, bai eta,
jakina, hura osatzen duten enpresa eta erakundeekin ere. Hori dela eta, garrantzi handia ematen diegu txandakako prestakuntza dualari, eta enpresa eta erakundeetan praktikak eta proiektuak egiteari. Ildo horretan, gure ikasleek ikasten ari diren bitartean lan-errealitatea ezagutzea sustatzen dugu.
Harreman estu horri esker, berehala eta etengabe izaten dugu enpresen egungo eta etorkizuneko beharren eta eskaeren berri; horren ondorioz, gure prestakuntza-eskaintza haietara egokitzen dugu, eta, horrela, epe luzera enplegagarritasun maila handia bermatzen dugu, gure ikasleak lan-munduan neurri handi batean eta azkar sartzea.
Mondragon Unibertsitatean, lan-ingurune profesional batean trebatzeko aukera ematen diegu gure ikasleei, lanbide-ekintzako gaitasun teknikoak eta zeharkakoak garatu ditzaten. Aldi berean, prestakuntza-esperientzia profesional batean parte hartzeko aukera dute. Ikasleek ikasketak lanbide-jarduerarekin uztar ditzakete. Orain arte, ikasketak eta lana txandaka egitea esaten zitzaion; hemendik aurrera, txandakako unibertsitate-prestakuntza dualaren kontzeptu berrian sartzen da. Honako hauetan egin dezakete lan:
• Enpresetan eta erakundeetan
• Unibertsitateko departamentuetan
Hala, ikasketak nantzatzeko laguntzapoltsa (beka) eskuratzeaz gain, ikasleak laneko gaitasunetan trebatzeko prestakuntza osagarria jasotzen du; hau da, prestakuntza-esperientzia profesionala.
2018-2019 ikasturtean, Mondragon Unibertsitatean, graduko 10 tituluk eta 7 unibertsitate-masterrek prestakuntza dualeko edo txandakako prestakuntzako ibilbidea dute egiaztatuta eta akreditatuta. Ibilbideak tituluen egiaztapen-memorietan eta akreditazio-autotxostenetan behar bezala jasota daude.
Orobat, ikasleek enpresetan eta erakundeetan egiten dituzte praktikak; izan ere, Unibertsitatean jasotako prestakuntzaren osagarri garrantzitsua dira. Praktiken iraupena graduaren araberakoa izaten da. Nolanahi ere, ikasle bakoitzaren garapenari zuzeneko segimendua egiten zaio kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutorearen aldetik, baita ikasleak praktikak egiten diharduen enpresaren edo erakundearen aldetik ere.Gainera, Mondragon Unibertsitateko ikasleek inguruko enpresaren edo erakunderen batean egiten dute ikasketa-amaierako proiektua. Modu horretan, ikasleek tituluan zehar bereganatu dituzten ezagutzak praktikan jartzeko aukera dute, lanbide-jardunean izango dituzten errutinetara ohitzeaz gain: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar. Ikasketa-amaierako proiektuak osagarri praktiko bikaina dira, baita gradukoak zein masterreko ikasketak burutzeko modua ere. Proiektuek urtebete iraun dezakete —batik bat graduko tituluetan—, edo sei hilabete, gutxi gorabehera. Proiektu guztiek Unibertsitateko arduradun baten eta enpresako edo erakundeko beste baten tutoretza dute.